2009/11/29

auzoaren memoria

1. BEHARRAK: ez dugu ikusten herrian etxebizitza beharrik dagoenik eta gainera auzo honen kokapena ez da egokiena erabilera honetarako. Horregatik, ERABILERA PUBLIKOAgo bat ematea erabaki dugu.


2. INGURUA: duen izaera mantendu nahi dugu, herriaren eta nekazaritza/naturaren arteko zubi bat bihurtuz.


3. IBAIA: dagokion garrantzia eman nahi diogu eta dituen baliabideak aprobetxatu. Ibaia bera espazio publikoko parte izatea da helburua.


4. AUZOA: izaera duala. Unibertsitate auzo bat proposatzen dugu baina ez dugu nahi bere hortan geratu eta urte sasoi batzutan hiltzea. Horretarako beharrezko estrategiak aplikatuko dira. Herriarentzat zein unibertsitatearentzat erabilgarri izango diren erabilerak: kirolgunea, gaztetxea, ikerketa/lan zentrua...

2009/11/12

analisiaren analisia

Norberak atera ditzala bere ondorioak, nik ez dizut esango nola ikusi, nire iritzia jakin nahi duenak galdetzea besterik ez du.
analisiaren analisia
View more presentations from allapur.

2009/11/09

sormenaz

Non dago sormena? Non bilatu inspirazioa? Hori galdetzen diogu sarri geure buruari proiektu bati heltzen diogunean. Norberak erantzun beharrekoa da, bakoitzak modu desberdinean garatzen baitu bere sortze prozesua.
Eszena bat begi aurrean ikusi eta hortik sor dezake filma zinemagileak. Gauean, lokartu aurretiko mementoetan zetozkiola beragana bere liburuetako pertsonaiak zioen idazle italiar hark. Saminak eta ez berak idazten dizkiola poemarik onenak dio poetak. Argiaz pinta dezake margolariak. Eta gu arkitektook (edo arkitekto gaiok), nondik hasi sortzeko ahalmena bilatzen? Hutsetik etortzen ez dela argi dago. Sormena landu beharreko zerbait da. Bertsolariak ez du aski etorriarekin txapelketan denoi ileak tentetzeko moduko bertsoak bat-batean botatzeko. Aurretik lan gogor eta nekosoa egin behar izaten dute oholtzara igo aurretik.
Sormena sortu egin behar da, hazi eta hezi, sormena sortzeko ahalmena sortu, geuregan. Etorriko ez bazaigu geuk joan beharko bila.

2009/10/31

arkitektura euskaraz

Blogari hasera emateko arkitekturako irakaslea den Unai Fernandez de Betoñok Berrian argitaratutako artikulua uzten dizuet, Arkitektura eta euskara. Unai Aldiri euskarazko lehen arkitektura aldizkariaren zuzendaritzako kide ere bada.
Artikulu honetan arkitektura euskaraz egiteak duen garrantzia eta falta azpimarratzen du, legeetatik hasi eta euskaraz idazten duten arkitektoen argitalpenetaraino.