2009/11/09

sormenaz

Non dago sormena? Non bilatu inspirazioa? Hori galdetzen diogu sarri geure buruari proiektu bati heltzen diogunean. Norberak erantzun beharrekoa da, bakoitzak modu desberdinean garatzen baitu bere sortze prozesua.
Eszena bat begi aurrean ikusi eta hortik sor dezake filma zinemagileak. Gauean, lokartu aurretiko mementoetan zetozkiola beragana bere liburuetako pertsonaiak zioen idazle italiar hark. Saminak eta ez berak idazten dizkiola poemarik onenak dio poetak. Argiaz pinta dezake margolariak. Eta gu arkitektook (edo arkitekto gaiok), nondik hasi sortzeko ahalmena bilatzen? Hutsetik etortzen ez dela argi dago. Sormena landu beharreko zerbait da. Bertsolariak ez du aski etorriarekin txapelketan denoi ileak tentetzeko moduko bertsoak bat-batean botatzeko. Aurretik lan gogor eta nekosoa egin behar izaten dute oholtzara igo aurretik.
Sormena sortu egin behar da, hazi eta hezi, sormena sortzeko ahalmena sortu, geuregan. Etorriko ez bazaigu geuk joan beharko bila.

1 comentário:

  1. BARKAU LAGUN ESATEA, BAINO, MARITXALARREK NAHI DIZKIKEN SAIAKERA ETA ENTRENAMENDU GUZTIK INDARE, EZ DIK SEKULA BERTSO DEZENTE BAT OSAUKO.

    MAS VALE MAÑA QUE FUERZA, PERO, LA MAÑA SIN FUERZA TAMPOCO VALE PARA NADA!!

    ResponderEliminar